Datu interesgarriak Eskolako Agenda XXI ekimenaren barruan jaso direnak

Udalak ordenantzak betearazi beharko lituzke

GORRITIBEREAMUTRIKU.
Ikasleak oso datu interesgarriak eta galdera zuzenak ekarri zituzten 'Tokiko Agenda XXI'eko bilkura berezira./
Ikasleak oso datu interesgarriak eta galdera zuzenak ekarri zituzten 'Tokiko Agenda XXI'eko bilkura berezira.

Oso interesgarria gertatu zen atzo goizez burutu zen 'Eskolako Agenda XXI'eko Udalba-tza berezia, izan ere, San Migel ikastetxea eta Institutuko ikasleak eskakizunak oso zehatz ekarri bai zituzten, ondorioz dokumentu oso interesgarria utzi zutelarik agintarien eskutan. Aurtengoan Debegesaren koordinaziopean landu duten gaia, 'mugikortasuna eta osasuna' izan da.

Datuen artean azpimarratzekoa da alergia motak nola egin duten gora azken urteotan, adibidez San Migel ikastetxean umeen %21ak alergia motaren bat omen du, baina horri aurre egiteko kirola omen dute antidotorik onena; ume guztietatik %71ak kirolen bat praktika-tzen dutelarik.

Punturik zuzenenak ordea ibilgailuen zirkulazio araudia, herriko haur parkeen egoera eta txakurren hondakinak sortu zuten, izan ere, Udalak ez al du erantzukizunik ordenantzak betearazteko, adierazi baitzuten.

Zaratarena izan zen beste puntuetako bat eta horrekiko Joseba Etxearte aparejadoreak adierazi zuen, hiru limitadore ezarriak daudela herrian zarata kontrolatzeko; Txanbolin errotondan, Beheko Plazan eta Itsas energia plantan. Institutuko ikasleak bere aldetik, abiadura jaisteko oinezbide altxatuak eraikitzea proposatu zuten, ondorioz, Alkateak Bizkaia eta Gipuzkoan dauden bi araudien berri eman zuelarik.

Kirolari buruz beste datu interesgarri bat mahairatu zuten aipatuaz %53ak astean hiru egunetan kirola egiten dutela, %30ak egunero eta %16ak astero. Azkenik Mutriku-Saturraran bidegorriaren beharra azaleratu zuten, eta horrekiko aipatu zen Aldundia eta Jaurlaritza biltzekotan direla gaia behingoz desblokeatu asmoz.