Giro ederrean ospatu ziren eskolarteko txirrindulari probak

AITZIBER MURUA , DIARIOVASCO.COM
Giro ederrean ospatu ziren eskolarteko txirrindulari probak

Larunbatean ospatu ziren Ormaiztegin urtero bezala Eskolarteko txirrindu probak, Ormaiztegiko Txirrinduaren lagunak elkarteak antolatuta. Ordizia, Tolosa etaAndoaingo taldeetako txirrindulariek parte hartu zuten.. Guztira 800 metroko zirkuito itxian burutu ziren lasterketak, Gabirialde, Zubipeeta Zumarralde kaleetan barna. Benjaminekbi bira eman behar izan zizkioten zirkuituari, aleviñek berriz sei bira eta hamarbira infantilek.

Lasterketen amaieran, Joxe Ramon Izagirre OrmaiztegikoTxirrinduaren lagunak Elkarteko lehendakaria eta Abraham Olano munduko txirrindu txapeldunaren eskutik jaso zituzten sariak irabazleek.

Emaitzak

Benjamin Mutilak: irabazlea Igor Barandiaran (Ikolan-Ordizia), bigarrena IkerIribar (Limousin-Tolosa).

Benjamin neskak: irabazlea Uliana Olano (Limousin), bigarrena Maddi Rodriguez(Andoain)

Alevin mutilak: irabazlea Ander Usandizaga (Limousin), bigarrena IkerBarandiaran (Ikolan)

Alevin neskak: irabazlea Josune Aldanondo (Ikolan), bigarrena Naia Amondarain(Limousin)

Infantil mutilak: irabazlea: Unai Iribar (Limousin), bigarrena Mikel Alonso(Ikolan) lehen herritarra: Mikel Alonso.

Infantil neskak: irabazlea IratiAstarloa (Limousin), bigarrena Izarne Mayoz (Andoain).