«Zirriborro hauek nire erradiografia, nire autoerretratua bezalakoak dira»

FELIX IBARGUTXI , DIARIOVASCO.COM
«Zirriborro hauek nire erradiografia, nire autoerretratua bezalakoak dira»

Maite Gurrutxaga marrazkilariaren 'Alderik alde' liburuxka argitaratu du Edo! etxeak. Liburuak forma berezia dauka: gomaz itxitako tamaina txikiko azal gogordun kaiera beltza da irakurleari eskaintzen zaiona. Eta edukia ere berezia da: azken urteotako zirriborroen eta lan askeen aukeraketa baita. Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) Arte Ederrak ikasten hasi zen Bilbon, eta Bartzelonan bukatu. Iaz, adibidez, Mariasun Landaren 'Maitagarria eta desioa' liburuko marrazkiak egin zituen, eta Mayi Ariztiaren 'Amattoren uzta'-koak.

Kiosko y mas La entrevista completa, hoy en El Diario Vasco y en Kiosko y más