Hirugarren hitzaldia Arraztalo elkartearen eskutik, gaur

Gaur, hilak 14, Arraztalo elkartea antolatzen ari den hitzaldi-sortako hirugarrenaren txanda izango da. Hala, Iker Arrizabalagak, psikologoa eta Agifes-eko esku-hartze familiarreko arduradunak, honako gaia garatuko du: 'Gaixotasun psikikoa: zer egin dezake familiak?'. Hitzaldia Arraztalo elkartearen Altzibarko egoitzan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Doako saioa izango da, eta edonork bertaratu ahal izango du.