Bigarren hitzaldia, Arraztalo elkartearen eskutik, gaur

Gaur, hilak 26, Manuel Lekuona udal bibliotekako beheko solairuan Arraztalo elkarteak antolatutako bigarren hitzaldia egingo da. Bertan, Irungo Osasun zentroko arduraduna den Xabier Lertxundi Aginagak 'Gaixotasun psikikoa: botikaz gain zer?' gaia aztertuko du, arratsaldeko 19:00etan. Hala, arazoaz baino gaixotasun psikikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egin daitekeenaz arituko da. Doako saioa izango da, eta edonork bertaratu ahal izango du. Hortaz, Arraztalo elkarteko partaideek Lertxundiren hitzaldira animatu nahi ditu gaiarekiko interesa duten herritarrak.