Traktorearen kanpainak aurrera darrai

Arraztalo Elkarteak Oiartzungo gaixo psikikoekin lan egiten du eta abenduaren erdialdean martxan jarritako kanpainak aurrera darrai. Euren helburua traktore bat erostea da, ekologikoki ekoiztutako barazkiak produzitzen jarraitzeko oso baliagarria izango zaielako. Dagoeneko 7.413 euro bildu dituzte. Hortaz, gero eta gutxiago falta zaie 9.000 euroko helburura iristeko. Martxoaren 1ean amaitzen da bigarren fasea. Diruz laguntzeko kontuen zenbakiak hauexek dira: Kutxa, 2101 0060 05 0 012672317 edota La Caixa, 2100 4481 08 0200088473.