Izaskun Zubizarreta hirugarren Altitoy Ternua irekian

GOIZARINOIARTZUN.
Izaskun Zubizarreta mendian gora./
Izaskun Zubizarreta mendian gora.

Otsaileko lehen asteburuan jokatu zen Open Altitoy Ternua mendiko eski lasterketa, Europako Grande Course zirkuituan sartu dena aurten. Bertan, emakumezkoetan, Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak ez zuen hutsik egin. Hirugarren postua eskuratu zuen sailkapen nagusian eta lehen postua euskal emakumeen zerrendan.

Lesio luze baten ondoren, berriz ere lehiara itzuli da oiartzurra. Aurtengoarekin seigarren aldia da Altitoy Ternua irekia jokatzen dela. Ohi bezala, Pirinioetan izan du jokaleku; Luz-Saint-Sauveur inguruko mendi eta eski estazioak, hain zuzen. Urtez urte, garrantzitsuagoa bilakatzen ari da eliteko eskiatzaileen artean