«Hemen bakarrizketa gutxi egin dira, oso taldezaleak garelako»

'Aktibo toxikoa' bakarrizketa luzea ari da antzezten Patxi Santamaria aktore zarauztarra

FELIX IBARGUTXI
Beteranoa. Patxi Santamaria (Zarautz, 1959) Antzertiko lehen promoziokoa da. ::                             USOZ/
Beteranoa. Patxi Santamaria (Zarautz, 1959) Antzertiko lehen promoziokoa da. :: USOZ

'Aktibo toxikoa' bakarrizketa luzea ari da antzezten Patxi Santamaria aktore zarauztarra. Politikan jardun eta gero, orain langabezian dagoen batean larruan sartu da.

- Antzerti eskolako lehen promoziokoa zara.

- Bai, garai hartan, beste hainbatek bezala, karrera utzi nuen piska bat, eta euskarako eskolak ematen hasi. Beti eduki nuen gogoa eta zaletasuna antzerkiarena, zorionez, La Salleko ikastetxean irakasle batzuk zeudelako zaleak. Eta baita ere, Manolo Urbietak nire gurasoekin eta beste batzuekin, erosi zutelako baserri bat umeak eukaraz jardun zitezen, eta han antzezlan bat egin genuen. Beraz, ni bederatzi-hamar urte nituela Euskal Herria zeharkatu nuen antzerkia egiten. Pare bat urte eman genituen. Andu Lertxundi ere tarteko zegoen. Antzerkia lehengusuak eta biok egiten genuen, Bassarai argitaletxeko Kepa Muruak, hain zuzen ere. Eta beste haur batzuek kantatu egiten zuten.

- Aspaldiko zaletasuna, beraz.

- Bai, eta 80ko hamarkada hasieran erabaki nuen Bartzelonara joatea. Nahi nuen hasi ikasten Institut del Teatre-n. Maila handia zegoen, asko eskatzen zuten, eta Europa osotik zetorren jendea. Ordurako, pentsa, eskatzen zuten katalanez testu bat prestatzea. Shakespeareren testu bat zen. Eta hartan nengoela, zer irakurriko prentsan, eta Eusko Jaurlaritzak Antzerti sortu nahi zuela. Eta izena eman nuen.

Kiosko y mas La información completa en El Diario Vasco y en Kiosko y más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos