Sei mila euro lortu ondoren, kanpainaren bigarren fasea abian jarri du Arraztalok

Kanpaina eskualdeetara ere zabaldu nahi dute, Oarsoaldera eta Bidasoaldera, 9.0000 eurora iristeko. Bildutako diruarekin traktore bat erostea da elkartearen helburua

GOIZARIN DVOIARTZUN@HOTMAIL.COMOIARTZUN.
Kontxi Larrañaga. ::
                             GOIZARIN/
Kontxi Larrañaga. :: GOIZARIN

Arraztalo elkartea izugarri eskertua dago traktore bat erosteko herritarrengandik jaso duen elkartasunarekin. Izan ere, lehenengo erronka martxan jarri zutenean ez zekiten zer nolako erantzuna jasoko zuten, eta argi eta garbi esan behar da hasierako helburua bikain lortu dutela.

Memoria eginez, guztiok gogoratuko dugu abenduaren lehen hamabostaldian Oiartzungo gaixo psikiko eta euren familiei laguntzeko jaio zen elkarteak abiatu zuela 6.000 euro lortzeko lehen fasea, horrekin traktore bat eskuratu ahal izateko. «Gure inguruko jendeak egin du ekarpenik handiena. Musu-truk, gainera. Gure nahia zen ekarpenak nolabait saritzea, baina jendeak borondate osoz egin du bere eskaintza, inongo saririk jaso gabe. Jendeak ulertu egin du zertarako zen ekarpen hori eta ez dio arduratu zer jasoko zuen horren truke», adierazi du Kontxi Larrañagak, Arraztalo elkarteko partaideak, lehen fasearen amaieran.

Orain bigarren fasea

Proiektu horrek, nolanahi ere, badu jarraipenik. Izan ere, 6.000 euro lortu ondoren bigarren fasea abiatuko da orain. Erronka berria 6.000 eurotik 9.000 eurora iristea izango da. Bigarren kanpaina eskualdeetara ere zabaldu nahi dute, Oarsoaldera eta Bidasoaldera bereziki. Lezo, Errenteria, Irun. moduko herri-hirietara iritsi nahi dute orain, hango herritarrengana hain zuzen ere. Berrogei egun dituzte horretarako, izan ere martxoaren 1a bitarte zabalduko baitute bigarren fasea.

Bigarren kanpaina ere goteo atariaren bitartez egingo dute, http://euskadi.goteo.org/project/traktorea helbidean. Bertan proiektuari buruzko informazio guztia irakur daiteke eta ekarpena erabaki. Hala ere, bigarren aukera bat ere eskaini dute, eskudiruz. Ekarpena egin nahi bada trabak kentzeaz arduratuko dira. Horretarako, elkarteko partaideekin jarri behar da kontaktuan eta egin nahi den ekarpena jasoko dute erabateko bermearekin. «Nahi izanez gero astelehenero 18:00etan Oiar-tzungo plazan egiten dugun barazki banaketara hurbil zaitezke» zehaztu du Larrañagak.

Azkenik, hirugarrena, kontu korronte bidez. «Kontu korronte bat jarri dugu zuen eskura dirua sartzeko» argitu du. Kontuen zenbakiak hauexek dira: Kutxa, 2101 0060 050012672317 edota La Caixa, 2100 4481 08 0200088473.