Borrar
Urgente Cinco kilómetros de retenciones en Lasarte-Oria por la colisión de dos camiones
Zabor poltsak Aldapa Haundiko zuhaitzetan ere. :: ESNAL
Legorreta Garbiko ordezkariak, Gipuzkoako plataformen bileran
LEGORRETA

Legorreta Garbiko ordezkariak, Gipuzkoako plataformen bileran

Atez atekoaren aurkako protesta gisa zuhaitzetan zabor poltsak jarri dituzte. Gaur Bergaran egingo da bilera eta bertan hitz egindakoaren berri bihar arratsaldean emango dute Patxi Ezkiaga kultur etxean

ESNAL

Martes, 15 de enero 2013, 03:40

Legorreta Garbia atez ateko hondakin bilketa sistemaren aurkako plataformak jakinarazi duenez, taldeko ordezkaritza batek Gipuzkoako Plataformen lehenengo bileran hartuko du parte, gaur Bergaran. Ondoren, bilerak emandakoaren berri emango dute bihar arratsaldeko 7etan, Patxi Ezkiaga kultur etxean.

Pasa den ostiralean bestalde, atez atekoaren aurkako ekimena antolatu zuen Legorreta Garbiak, herrian zehar dauden zuhaitzetan zabor poltsak jarriz.

Bilkoinek galdu

Herriko areto futbol taldea esku hutsik itzuli zen Tolosatik, galdu egin baitzuen pasa den ostiral gauean Laskorain K.E.-ren aurka jokatutako partida. Atsedenaldira golik gabe iritsi ziren bi taldeak, baina bigarren zatian hiru egin zituzten tolosarrek, horietako bi partidaren azken unean.

Lesioen ondorioz, Urtzik zazpi jokalari erabili ahal izan zituen soilik, eta gainera, Axier-ek eta Xiker-ek min hartu zuten.

Horrenbestez, asteburu honetan Oiartzun K.E. indartsuari aurre egiteko taldea osatzeko, lanak izango dituzte legorretarrek. Zalantzarik gabe, urtea ez da nahi bezain ondo hasi.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legorreta Garbiko ordezkariak, Gipuzkoako plataformen bileran