Traktorea erosteko finantziazio kanpainan % 79a lortu dute

Arraztalo elkarteak martxan jarritako finantziazio kanpaina urtarrilaren 20an bukatuko da

GOIZARIN DVOIARTZUN@HOTMAIL.COMOIARTZUN.
Arraztalo elkartearen postua, San Tomasetan. ::                             GOIZARIN/
Arraztalo elkartearen postua, San Tomasetan. :: GOIZARIN

Abenduaren 12an Arraztalo elkarteak traktore bat lortzeko finantziazio kanpaina jarri zuen martxan; eta bien bitartean elkarteko partaideak buru-belarri aritu dira lanean. «Dagoeneko herritarrek egindako diru-ekarpenekin % 79a lortu dugu. Baina traktorea lortzeko gutxienez 6000 euro behar ditugu», adierazi du Kontxi Larrañagak, elkarteko partaideak. Arraztalo elkarteko kideak «oso eskertuta» daude laguntza eman duten herritarrekin. «Bereziki eskertu nahi dugu txondorra izan zen egunetan jasotako laguntza».

Nolanahi ere, finantziazio kanpaina urtarrilaren 20an bukatuko da; hortaz, oraindik diru-ekarpenik egiteko aukera badago. Beraz, norbaitek kolaboratu nahi badu, oraindik garaiz dabil. Animo!

Laguntzeko bideak

Lagundu nahi izanez gero, honako bide hauetako bat erabil daiteke: lehena, www.goteo.org ataria erabilita. Bertan proiektuari buruzko informazio guztia irakur daiteke eta ekarpena erabaki. Proiektua honako helbide honetan dago: http://euskadi.goteo.org/project/traktorea. Bigarrena, eskudiruz.

Ekarpena egin nahi bada trabak kentzeaz arduratuko dira. Horretarako, elkarteko partaideekin jarri behar da kontaktuan eta egin nahi den ekarpena jasoko dute erabateko bermearekin. «Nahi izanez gero astelehenero 18:00tan Oiar-tzungo plazan egiten dugun barazki banaketara hurbil zaitezke» adierazi dute. Hirugarrena, kontu korronte bidez. «Kontu korronte bat jarri dugu zuen eskura dirua sar-tzeko. Zuen izena eta telefonoa ematea beharrekoa da, zerrendan sartu eta saskien banaketa egiteko», argitu dute. Kontuen zenbakiak hauexek dira: Kutxa, 2101 0060 05 0 012672317 edota La Caixa, 2100 4481 08 0200088473.

Gogoratu Arraztalo elkartea Oiartzungo gaixo psikiko eta euren familiei laguntzeko jaio zen elkartea dela.