Borrar
Urgente Cinco kilómetros de retenciones en Lasarte-Oria por la colisión de dos camiones
Bertol Arrieta.
Bertol Arrietak beste ipuin-bilduma bat plazaratu du
CULTURA

Bertol Arrietak beste ipuin-bilduma bat plazaratu du

«Nire abiapuntua, normalean, gertakizun xume bat izaten da, ez igoal oso ohikoa, baina xumea», adierazi du

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 3 de octubre 2012, 03:34

Bertol Arrietak (Zarautz, 1975) bere bigarren ipuin--bilduma plazaratu du, 'Alter ero' deritzana. Idazleak hau esan zuen atzoko aurkezpenean: «Bizirik sentiarazten didan literatura gustatzen zait. Eta minak ere bizirik sentitzen gaitu. Hau esanda, ba-tzuek pentsatuko dute liburu iluna idatzi dudala, baina ez da hala. Umore handikoa da. Azken batean, emozioen literatura sotila egin nahi izaten dut. Baina, adibidez, niri ez zait interesatzen fusilatzera doazen gizon batek azken une horietan zer pentsatzen ari den. Nire abiapuntua, normalean, gertakizun xume bat izaten da, ez igoal oso ohikoa, baina xumea. Eman dezagun gizon bat kalean badoala bere autoa hartzera eta hura falta dela, edota trajez jantzitako gizon bat agertzen dela hondartza batera, ur piska bat hartzen duela botila batean eta gero maleta batean sartzen duela. Horrelako gertakizunak, adibidez».

Idazleak gaineratu zuen bere kontatzeko era «oso bisuala» dela. Eta ez omen zaio inoiz bururatu pertsonaien barrunbean sartu eta haien gogoetak azaltzea. Bestalde, estilo bisuala dauka film asko ikusi izan dituelako eta zinegile batzuen oso zale delako, hala nola Carlos Sorín argentinarrarena («batez ere haren 'Historias mínimas'») eta Kaurismaki finlandiarrarena.

Liburuak zortzi ipuin ditu, eta egileak uste horko ardatza honako hirurok osatzen dutela: 'By-pass', 'Stand-by' eta 'Bye'. Kontakizunetako gertaera batzuk mingarriak dira . «Gertaerak ez dira niri gertatutakoak, baina horko minak nireak ere badira. Nire sentimendu batzuk ageri dira ipuinetan, hala nola heriotzaren beldurra, denbora iragaitearen mina eta bizimodu presatia».

«Literaturak salbatu egiten nau -jarraitu zuen-. Baina bizitzeko oztopo ere bazait literatura. Bizi-tza bere osoan bizitzeko eragozpen izan daiteke. Sortzea beharra bihurtu zait, baina horretarako familiari, emazteari, lagunei, gehien maite ditudanei denbora lapurtu behar izan diet».

Azal deigarria dauka liburuak, non Bertol Arrietak berak egindako argazkia ikus daitekeen. Gizonentzako bi txizatoki ageri dira. «Irudi horrek badu loturarik barrukoarekin. 'By-pass' ipuineko protagonista batek esaten du jatetxe batean, aurreneko gauza, komunari begiratu behar zaiola, eta horren arabera jakin daitekeela jaten ondo emango diguten edo ez». Eta Marcel Duchampi egindako omenaldia ere ba omen da. Jakina denez, komun bat erabilita 'Iturria' izeneko artelana egin zuen margolari eta eskultore honek.

Ur Apalategi idazlea ere mintzatu zen atzoko aurkezpenean, Arrietak gonbidatuta. «Idazle honek ez du kritikarientzat idazten. Bost axola literarioki istorio zuzena idazten ari den edo ez. Ez dakigu goi-literatura edo subliteratura egiten ari den, txantxetan ari den edo gogoeta sakona egiten ari den», esan zuen Lapurdiko idazle sarituak. Nolanahi ere, «Bertolek beti lortzen du irakurlea bukaeraraino eramanaraztea».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertol Arrietak beste ipuin-bilduma bat plazaratu du