Ipuin kontaketen ikasturte berria hasiko da gaur

Lur Kortarekin izango da lehenengo saioa, 17:30ean Manuel Lekuona liburutegian

GOIZARIN DVOIARTZUN@HOTMAIL.COMOIARTZUN.
Irudi hau erabiltzen du Lurrek./
Irudi hau erabiltzen du Lurrek.

Gaur izango da ikasturte berri honetan udalak antolatutako lehen ipuin kontaketaz gozatzeko aukera. Manuel Lekuona Liburutegian, 17:30ean Lur Kortaren eskutik iritsiko da lehen saioa. Izan ere, ipuin kontalari honek inauguratuko du aurtengo ipuin-kontaketen ikasturtea, bi eta hiru urte arteko haurrei kontu-kontari. 'Otsoz otso' du izena gaurko saioak, eta, orain arte, beste herrietan izan duen harrera ona kontuan izanik, Oiartzunen ere saioa arrakastatsua izango denaren ustea dago.

Lur Korta Redin oiartzuarra 1999an hasi zen ipuin kontaketan. «Nafarroako antzerki eskolan bigarren mailako ahotsa lantzen genuen, eta ipuin batzuk prestatzeko eskatu zigun irakasleak. Hasiera batean, nire esperientziarik gogorrena izan zen, buruz kontatu behar genituen ipuinak, hitzez hitz irakaslearen ustez. Baina urteak aurrera joan ahala, ideiari buelta pare bat eman ondoren, nire erara kontatzen izugarri gozatzen dut». Gaur egun bere ipuinak eta liburuak emandako ideiak erabiltzen ditu. Maletatxoa eramaten du, ideiez eta objektuz beteta.

Herriz herri ibiltzen da, Lur, ume eta haurrak liluratzen. Aurreko astean Zamudion aritu zen. Urriaren 2an Loiolan, eta 4an, berriz, Astigarragan egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos