Gaumin argitaletxearen ausardia

Gaumin argitaletxeak urtea beteko du azaroan. Osko ekimen bitxia. Fernando Morillo idazleak jarri zuen abian, neurri handi batean gazte-literaturako lanak plazaratu nahian, eta aurreko astean bi liburu aurkeztu zituen Bilboko Unamuno institutuan. Bi liburuak Morillok idatziak dira: 'Zonbia San Mamesen' eta 'Abbadiaren sekretua'. Hau adierazi du Azpeitian jaio eta Hendaian bizi den idazleak: «Irakurleei entzun egin behar zaie, eta bizipen zirraragarriak eskaini». Gusta-tzen zaio gazteekiko harreman zuzena, eta Bilboko Unamuno BHI Institutuko ikasle batzuk 'Zonbia San Mamesen'-eko protagonista bihurtu ditu. Umore biziko istorioa da hau, eta liburua argazkiz hornitua dator, non Morillo bera ikus daitekeen zonbiz mozorroturik. Abbadiaren gaineko istorioan, berriz, batez ere «haren amets-gosean» zentratu da idazlea.

Argitaletxe honek ez du gazte-literarurara mugatu nahi, eta dagoeneko oso bestelako liburu bat du prest kaleratzeko: Karlos Zurutuza gerra-kazetariaren 'Tripoli-Kabul' liburua. Mundu arabiarreko gatazkak pairatutako jende jende xeheari buruzko liburua da. Eta argazkiek presen-tzia eta garrantzi handia dute.