Borrar
ZALDIBIA

Almitza Segalari Elkarteko ordezkariak taldeka garaile Alemanian

IRAOLA

Domingo, 23 de septiembre 2012, 04:48

Alemaniako Baden-Württemberg-en izan diren sega-probetan oso emaitza onak lortu dituzte Almitza Segalari Elkarteko ordezkariek. Hain zuzen ere, taldeka txapeldun atera dira.

Hirukote honek osatzen zuen taldea: Igor Esnaola (Legorreta), Joxe Gabirondo (Gaztelu) eta Bixente Mitxelena (Oiartzun).

Sega txikiarekin, Igor Esnaola izan zen txapeldun; Gabirondok eskuratu zuen laugarren postua. Beasaingo Ikutz Garmendia ere sailean zen.

Sega handiarekin, berriz, Migel Mari Jauregi 'Altzo' (Zaldibia) bigarren geratu zen.

Bestalde, Beasaingo dantza taldeak hartu zuen parte sega-apustuaren ondorengo folklore-jaialdian.

Herria zaintzen

Irailaren 13an adostu bezala, aurtengo jaietan iazkorik gerta ez dadin, herria auzolanean zaintzeko izen emateko epea irekirik dago. Egiteko horretarako, bereziki, udaletxean ipini den taulan edo Kultur Etxean eman behar da izena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Almitza Segalari Elkarteko ordezkariak taldeka garaile Alemanian