UEUk hamar ikastaro eskainiko ditu Eibarren udazkenean zehar

Informatika, giza zientziak eta osasun zientzien ingurukoak izango dira, eta 8 eta 20 ordu bitartekoak

DVDONOSTIA.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere udazkeneko eskaintza aurkeztu zuen atzo. Urria eta abendua bitartean 13 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren eta Iruñean. Udazkeneko eskaintza horren berri eman zuten atzo Ane Sarasuak (UEUko Kudeatzaile Nagusiak) eta Mari Karmen Menikak (Ikastetxe Nagusiko arduradunak).

Udazken honetarako UEUk Eibarren hamar ikastaro antolatu ditu, hiru atal nagusitan banatuta. Batetik, informatika eta teknologia berrien inguruko ikastaroak ('Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera (on line)', 'Ubuntu: ordenagailua modu erraz eta librean erabiltzeko' eta 'Marketina interneten'. Bestetik, giza eta gizarte-gaiei buruzkoak ('Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxurik gabeko harremanak', 'Sexualitatean aholkularitza egiteko jarraibideak osasun arloan', 'Bileren dinamizazioa', 'Entzun zure gorputza', 'Mingostu gabe bizi, ezerekin, inorekin. Zure bizitza aberasteko gakoak' eta 'Sormena lantzeko tailerra'). Eta hirugarren arloa osasun zientziena da ('Neuromuskulueskeletikoen froga diagnostikoak'). Ikastaroak laburrak dira, 8 eta 20 ordu bitartekoak, eta ordutegiak ere zaindu egin dira.

Bestalde, Iruñean hiru ikastaro antolatu ditu UEUk, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean.

Fotos

Vídeos