40. urteurrenean, 100 matrikula gehiago izan dituzte Udako Ikastaroek, «arrakasta izugarria» lortuz

Datu estatistiko eta ekonomikoak ateratzeko goizegi bada ere, 40. urteurrenerako prestatu dituzten 40 udako ikastaroen balorazio oso positiboa gin du UEUk, 100 matrikula gehiagorekin %31 igo baita parte-hartzaileen kopurua (guztira, 413 izan dira). «Sekulako arrakasta», Irati Iciar Madinabeitia UEUko Udako Ikastaroen arduradunaren hitzetan. Egoera ekonomiko konplikatuan dagoela, «aurten bereziki nabaritu da UEUri laguntzeko gogoa eta jasotako babesa», azpimarratu du. DV

Fotos

Vídeos