Ezkio. Ezkioko elizaren inguruetan grabatuko dute. :: GALILEA
EZKIO-ITSASO

'Euskara Jendea' dokumentalaren bostgarren atala herrian grabatuko da

Ezkioko eliza inguruak eta Igartubeiti Baserria izango dira aukeratutako leku aproposenak grabaketa hauek egiteko

GALILEA

Miércoles, 18 de julio 2012, 03:10

Publicidad

Ez da lehenengo aldia film edo dokumental baten grabaketak aurrera eramaten direla Ezkio-Itsason. Aurrekoan Itsasoko eliza eta inguruak izan ziren aproposak eta orain, Ibaizabal- Mendebalde kultur elkartekoek Ezkioko eliza inguruak eta Igartubeiti Baserri Museoa ikusi dituzte leku aproposak 'Euskara Jendea' dokumentalaren zati bat bertan graba-tzeko.

Ibaizabal-Mendebalde kultur elkarteak, dirurik irabazteko asmogabeko elkatea, Xamar idazle nafarrak idatzitako 'Euskara Jendea' liburua ikusentzunezko formatura moldatzen ari da eta honetarako behar dituzten grabazio batzuk gure herrian egiteko asmoa dute uztailaren 28an.

Elkarteak emandako informazioaren arabera, dokumentalak sei atal izango ditu eta bertan euskararen eta euskal hiztunen historia kontatzea da beren helburua. Bostgarren atalean «Gerren arteko Pizkundean», besteetan bezala, Euskararen historia jorratuko dute goi mailako hainbat adituen laguntzarekin: Lourdes Otaegi, Jurgi Kintana, Iñaki Camino eta William Douglass.

Beren aportazioa, informazioa irudiz osatzea da zeregin handienetariko bat. Batzuetan paisaiak grabatu beharra izaten dute eta beste batzuetan gidoiak agindutako antzezpenak. Oraingo honetan XVII-XVIII. mendeko gerrak errepresentatu nahi dituzte eta horretarako ezin hobea iruditu zaie Ezkioko elizaren inguruak eskaintzen duen aukera; aldi berean ere Igartubeiti Baserri Museoaren egitera eta xarma.

Publicidad

Horrela, eta esan bezala, grabazioa uztailaren 28an, larunbata, egingo dute, Udalan egindako eskaerari baiezkoa eman dietelarik. Bertan talde teknikoaz gain beste hamabost bat lagun elkartuko dira grabaketa eta bestelako lanak aurrera eramateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad