«Eibar da udako ikastaroen barruan pisu gehien hartzen duena»

Guztira, 300 pertsona inguru pasa dira Markeskua jauregitik UEUko udako ikastaroen 40. edizioan

FÉLIX MORQUECHOEIBAR.
Irati Iciar gerizpean, Markeskuako ikasgela batean. ::
                             FÉLIX MORQUECHO/
Irati Iciar gerizpean, Markeskuako ikasgela batean. :: FÉLIX MORQUECHO

Aste honetan zehar, Udako Euskal Unibertsitateak bere udako 40. ikastaroei agur esango die Iruñean. Urtebetetze hori nabaritu dute prentsa, irrati eta telebistaren interesa sortuz, eta Eibarko Markeskua jauregia izan da berriro ekitaldi guzti hauen egoitza nagusia. Bertan 20 ikastaro eman dira eta bi astetan zehar 300 pertsona pasa dira Otaola hiribidetik gai ezberdinak jorratzeko nahian. Joan den astean agur esan zioten Eibarri UEUkoek eta udako ikastaroen arduraduna den Irati Iciar-rek bere ikuspuntua aurkeztu zuen.

-40. urtea eta 40 ikastaro guztira, horietako erdia Eibarren emandakoak. Zenbat jende pasa da Markeskua jauregitik?

-Bertan, 250 ikasle inguru eduki ditugu, gehi beste 50 bat irakasle. Beraz, Eibar da beneten udako ikastaroen barruan pisu gehien har- tzen duena. Irakasleak ere partaideen artean kontatzen ditugu, zeren eta gure asmoa ez da bakarrik jendea ikastarora etortzea, klasea ematea eta alde egin. Hamaiketakoa eskaintzen dugu denok batera egoteko, proiektu batean gaudela erakusteko.

-Ikasle bakoitza ikastaro zehatz batera dator, baina sortzen al da elkargune bat udako ikastaroetan?

-Bai. Inguruko ikastaroetan, alboko geletan dagoen aktibitatea ikustea ere nahi dugu. Adibidez kafea denok batera hartzen dugu, saia-tzen gara denok batera bazkaltzen. Beti edukitzen duzu ezagunen bat. Asko entzuten dira esaldiak: «¡kontxo, zu hemen!» «bai, ni robotikan» «ba ni sendabelarretan» eta abar.

-Baina oso gai diferenteak jorratzen dira.

-Bai. Saiatzen gara gaiak ez gain jartzen, batean interesa daukanak bestean parte hartu ahal izateko, baina euskal komunitatea oso txikia da eta beti aurkitzen duzu ezagunen bat, askotan, joan den urtetik ez ikusitakoa.

-Krisi garai gogorrak bizitzen ari da UEUk. Ikasle zenbakia aipatu duzu baina zer deritzozue ikastaro hauetan jasotako erantzunari?

-Esan behar da urte gogorra izan dela aurten, hainbat murrizketa direla eta. Orduan, gure erronka zen udako ikastaroak erabiltzea, alde batetik, UEUren errekonozimendua lantzeko. Matrikuletatik eta diru laguntzetatik jasotzen den dirua garrantzitsua da UEUrentzat. Hori jarri genuen erronka moduan eta horregatik antolatu genituen 40 ikastaro. Eta emaitza, oso positiboa dela esan behar da. Espero genuena lortu dugu, gehi apurtxo bat gehiago. 400 ikasletik gora edukiko ditugu guztira. Hori guretzat oso handia izan da, krisia kontuan izanda. Konturatu gara ikastera etorri den jendea, gaztea izan dela, berri asko, baina batzuk ere izan dira UEUrengana hurbildu direnak UEUri laguntzeko. Ikastaro batean parte hartu dute matrikula bat gehiago izateko UEUrentzat, eta hori guretzat oso polita da.

-Bestalde, ikastaroak antolatzerakoan, irakasleen laguntasunera, kolaborazioetara jo duzue. Nolakoa izan da erantzuna alde horretatik?

-Hori ere, positiboa izan da hasieratik. Antolatzeko orduan, beraiengana jo genuenean oso erantzun positiboa jaso genuen, bai bazkideen aldetik, zein gurekin lan egiten duten hainbat erakunden aldetik. Antolaketan, arlo akademikoan bageneukan auzolan hori. Orduan, orain sustatu nahi genuena zen ikasleen aldetik auzolan sentsu hori izatea. Eta esan bezala, lortu dugu.

-Jende berria etorri da. Nola jaso dituzte ikastaroen edukiak, irakasleen maila?

-Normalean, udako ikastaroetan balorazio maila oso altua izaten da. Txantxetan esaten dugu hamaiketakoak asko laguntzen duela. Baina akademikoki esan behar da ikastaroak kalitatezkoak direla, irakasle profesionalak eta egokiak bila-tzen ditugu. Orokorrean, jendearen aldartea ona da, borondatez datorren jendea da, benetan ikasteko nahiarekin datorren jendea. Bere atzean ez dago tituloak lortzeko nahia, ez dator kredituak egitera, ez dauka presiorik lanetik behar-tzen dutelako, nahiz eta batzuk lanetik etorri. Orduan, alde hortatik, plus positibo bat badago. Eta giro informal hau ere oso kutsagarria da. Giro informalak ez du esan nahi ikastaroak ez direla profesionalak edo kalitatezkoak. Uda garaian ematen den giro lasai horrek, beste prestutasun bat ematen du eta orokorrean oso bizipen positiboa izaten da.

-Zer nolako garrantzia dute udako ikastaroak UEUrako?

-Udako ikastaroak UEUko izenean daude, Udako Euskal Unibertsitatea gara. Udako ikastaroak antola-tzen sortu zen UEU bera, orduan oinarrizko jarduera bat dela esan daiteke. UEU dagoen bitartean udako ikastaroak egongo dira. Baina gero, pisu espezifikoa zailagoa da neurtzea. Urte osoko jarduera akademikoa daukagu orain, argitaletxe ere bagara, interneteko eta euskal komunitate zientifikoa biltzen duen datu baseak ere baditugu, hainbat webgune... Modu global batean begiratuta, udako ikastaroak UEUren puzzlearen piezetako bat dira, esanahi berezi batekin.

-Aurten, azken urteetako ikasle prototipoa mantendu al da?

-Printzipioz ematen du baietz. Oraindik estatistikak atera gabe dauzkagu baina esango nuke orokorrean baietz. Azkenean, unibertsitatean ere ematen den perfila da. Bertan emakumeak dira gehienak. Hemen ere, emakumea, gipuzkoarra, 32 urte inguru, langilea eta titulazio unibertsitarioa dauka.

-Udan jorratu diren gaiak kontuan hartuta, oharrak hartzen al dituzue hurrengo ikastaroetarako?

-Bai. Hau esperimentu mahai bat bezala da. Gai arraroak edo bereziak direnak, udan funtzionatzen badute, saiatzen gara urtean zehar ere jarraitzen. Ez dugu nahi hau txispa bat bakarrik izatea, uztaileko hiru egunetan egiten duzuna, baizik eta horri ere etekina atera nahi diogu. Esperientzia honetik atera daitezke beste ikastaro ba-tzuk zein argiltapenak, zein datu baseak, zein komunitate zientifikoak... Gauza da etekina atera egiten den lan horri. Irakasle batek hainbat ordu ematen ditu ikastaroa prestatzen, eta bi egunetan agur? Hori ez da helburua, ezagutza sortu nahi dugu eta berrerabili.

Fotos

Vídeos