Ezkiok gaztelekua izango du

Aste honetan gurasoek eta Udalak hitzarmena sinatuko dute

GALILEAEZKIO-ITSASO.
Erabilpena. Orain arte bazkariak, erakusketak, ikastaroak... egiteko erabili izan da aterpeko beheko solairua. ::
                             GALILEA/
Erabilpena. Orain arte bazkariak, erakusketak, ikastaroak... egiteko erabili izan da aterpeko beheko solairua. :: GALILEA

Eskari informal batekin hasi zen istorioa, gazte talde batek herriko alkateari Ezkion gazteleku bat egoteko nahia adierazi zionean. Alkateak eskaera hori formaltasunez egin behar zutela esan eta hari ekin zioten. Aste ba-tzuk beranduago, esan eta egin, gaztelekua egongo da Ezkion!

Aspaldi Ezkioko aterpea izandako eraikuntzak ez du erabilpen zehatzik. Orain dela urte batzuk mantenimendu obrak egin ziren bertan instalazioak txukunduz: zeuden kalteak konpondu ziren, barrukoa txukundu, margotu... eta momentu horretatik aurrera erabilpen desberdinak izan ditu lokalak egoera eta momentuaren arabera.

Orain arte erakusketak aurrera eraman dira bertan, gehienak Ezkioko jaietan zehar; ludoteka ere izan da; dantza ikastaroa bertan aurrera eraman izan da; bazkari eta pintxo lehiaketak ere bertan izan dira... baina hemendik aurrera erabilpen finkoa izango du, herriko Gaztelekua izanik.

Momentu honetan 4-5 gazte dira interesa dutenak eta hauek mugitu egin dira eta eman beharreko pauso guztiak eman dituzte gaztelekua posible izateko.

Horrela, hauen gurasoekin, adinez txikiak direlako, hitzarmena sinatu bezain laster, lokaleko giltzak izango dituzte. Bertan sofa batzuk, telebista... kokatzeko intentzioa dute eta alkateak dionez, hau beren esku utzi da. Udalaren partetik material desberdinak jarriko dira: behar dituzten armairuak, pilotalekuan jolasteko raketak... emango zaizkie.

Hitzarmena

Alkatearen intentzioa aste honetan gazte hauen gurasoekin elkartu eta lokalaren inguruko hitzarmen bat sinatzea da (gazteak adinez txikiak dira); honekin gazteen eskuetan utziko dute lokalaren giltza bertan sartu nahi dituzten materialekin hasteko.