Antzerki Astea

Goaz Antzerki Taldeak martxan dauka bere urteroko Antzerki Astea. Momentuz, bost emanaldi izan dira eta oraindik beste bi falta dira egitaraua amaitzeko. Bihar, Aldats pilotalekuan, 22:30ean hasita, Orratx Antzerki Taldeak 'Kabareta' obra aurkeztuko du. Hurrengo egunean, larunbatean, Goaz Taldeko kideak Itziarko frontoian izango dira, 22:30ean hasita, 'Kontxexi detektibea elurretan' lana an-tzezten.