Trikitixa eta pandero topaketa bihar Orion

Gipuzkoako 14 musika eskoletako 283 musikarirekin. Danbolin Musika Eskolako ikasleek hiru ekitaldietan hartuko dute parte asteburuan

Herriko trikitilari eta pandero joleak ere tartean izango dira biharko topaketan.::
                             ETXEBERRIA/
Herriko trikitilari eta pandero joleak ere tartean izango dira biharko topaketan.:: ETXEBERRIA

Danbolin Musika Eskolako ikasleek hiru ekitalditan parte hartuko dute asteburu honetan. Alde batetik, trikitixa eta pandero topaketa ospatuko da bihar larunbata, Orion, Gipuzkoako 14 Musika Eskoletatik etorriko direlarik, 184 trikitixa eta 89 pandero jole. Goizeko 11:30etik 12:30era bitartean, Orioko kale desberdinetan zehar joko dute. Ondoren, 13:00etan Arranplako plazan, denak batera kontzertua eskainiko dute.

Bestalde, bihar arratsaldean Olatu Talkaren ospakizunean parte hartuko dute, Danbolin Musika Eskolako bandako 25 ikasleek. Kontzertua 19:00etan izango da, Grosen Katalunia plazan. Baita ere bihar arratsaldean, flautako ikasleak Astigarragara joango dira, Musika Eskolan, Flauta topaketan parte hartzera.