Ingurumen sailak ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Epea maiatzaren 12an amaitzen da eta arreta bulegoan egin behar da

J.S.AZKOITIA.

Ingurumenaren alorrean helburu jakin batzuk dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat eta taldeentzat urteko jardueretarako dirulaguntzak eska-tzeko epeak zabali daude.

Eska dezakete dirulaguntza, jarduteko eremua Azkoitian duten eta legez eratuta dauden entitate, elkarte, klub, erakunde eta sozietateek.

Baita ere, Azkoitian ingurumena hobetzeko helburuz eskuarki eta noizean behin jarduera jakin bat egiteko elkartzen diren banakoek eta horiek osatzen dituzten taldeek.

Honako jarduerak egiteko eman ahal izango da. Ingurumen-esparruaren baitan: Hitzaldiak, Urteko dibulgazio kanpainak eta azterketak, Prestakuntza-ikastaroen antolaketa, Biztanleriaren zenbait sektoreren aisialdia eta denbora librea, Herritarren parte-hartzea susta-tzen duten jarduerak, Tokiko ekonomia-garapena sustatuko duten jarduera eta ekimen oro, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duela kontuan hartuta.

Jarduerak egiteko proposamenak eta diru laguntza zuritzeko memoria euskaraz edo Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko dira.

Dirulaguntza horiek emateko udalak dagokion aurrekontu partida bideratuko du, eta aurrekontu horren zenbatekoa izango da Udalak emango duen gehienekoa. Laguntza eskatzeko epea maiatzaren 12an amaitzen da eta arreta bulegoan egin behar da tramitazioa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos