Borrar
LEGAZPI

Burdinolak mahai-ingurua egingo du gaur kultur etxean

PPLL

Jueves, 19 de abril 2012, 10:37

Burdinolak arkeologia eta antropologian sakontzen jarraituko du gaur, biek gure historiaren ikerketan eskaintzen dituzten ekarpenak mahai-inguruan landuz. Hitzordua 19:00etan izango da, kultur etxean, Jose Antonio Azpiazu eta Jerardo Elortzarekin. Lehenengoa jatorriz legazpiarra dugu, antropologoa, historialaria eta XVI mendeko Gipuzkoako historian espezializatua. Beti ere ikuspegi ekonomiko eta sozial baten aldetik, oso irakurterrazak diren hainbat liburu argiratu ditu Azpiazuk. Bere hitzaldia Caro Barojaren inguruan izango da, izan ere, Caro Baroja berritzailea izan zen erabat hainbat eta hainbat alorretan: historia, etnologia, hizkuntzalaritza. Alderdi ba-tzutan bere oinordeko den aldetik, Caro Barojaren ekarpen hau testuinguratuko du gaur Azpiazuk. Jerardo Elortza filologoa eta historialaria da. Batez ere Oñatiko eta Deba Goenako historia, hizkuntza eta etnografiaren ikerketan aditua. Hori dela eta, bere ekarpena ezinbestekoa da Oñatiko kultura tradizionalaren hainbat alor ezagutzeko. Berak landuko duen gaia Araba eta Gipuzkoaren arteko lotura historikoarena da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Burdinolak mahai-ingurua egingo du gaur kultur etxean