Jubilatuentzat Bilboko Trafikoko Kudeaketa Zentrora doako bisita

Apirilaren 25ean, izen ematea zabalik egonik bihartik asteazkenera Getariako Udaletxean

Herrian jubilatu eta pentsionisten hogarra den Arrantzale Zaharren Elkarteak Bilboko Trafikoko Kudeaketa Zentrora bisita antolatu du datorren apirilaren 25ean (asteazkena), goizeko ordutegian, eguerdirako herrira itzultzeko moduan. Irteera doan da, interesatuek bihartik asteazkenera (apirilaren 16ik 18ra) dutelarik izena emateko epea Getariako Udaletxean (beharrezkoa N.A.N. zenbakia).

Irteera apirilaren 25ean egingo da, goizez, irteerako ordua akinaraziko delarik (oraindik zehaztear). Goizeko 10:30etatik 12:00etara biartean Eusko Jaurlaritzako Trafikoko Kudeaketa Zentrora bisita egingo da, ondoko egitarauarekin: aurrena bisita, zentroa ezagutzera emango zaielarik bisitariei, ondoren oinezkoen segurtasunari buruzko bideoa ikusiko da, eta jarraian monitore batek zuzendutako mintzaldi-eztabaida izango da, alde egin aurretik bisitari guztiek oparitxo bat jaso eta kafesne, txokolatea edo tea banatuko zaielarik gurinezko opilarekin. Herrira itzulera, berriz, eguerdiko 12:15etan.

Mendi irteera apirilaren 22an

Bakedanotik Urbasako kanpinera mendi irteera igandean (apirilak 22) helduentzat; 17 Km-ko ibilbidea 5 ordu inguruko iraupenarekin, goizeko 7:00etan Getariatik abiatuz. Izen ematea hilaren 19a baino lehen 650460588 (Isidro) telefono zenbakira deituz .