Ingurugiroa zaintzeko apustua egin da Leitzan

CO2a gutxitzeko plana onartu zuten batzarrean

ELISA BELAUNTZARANLEITZA.

Leitzan asteartean izandako batzarrean CO2ren inguruko plana aurkeztu eta onartu zuen. Udaletik aditzera eman dutenez, «herrian dugun CO2 gradua eta ingurugiroan inguruan kezka sorteen zuen. Kezka horrek ausnarketa eta zerbait egitera ereman du Udala. Europako zenbait herrialdetan egiten den moduan Udaleko eraikinetan eta jardueratan konsumitzen den energiaren ondorioz, sortzen dugun CO2 aztarna kalkulua egin berria dugu».

Azterketa egin ondoren «lehenik isurketen inbentarioa egin da IPCCren irizpideak jarraituz, hau da, Udalenak diren eraikin guztietan, eta haerriko argiteriarekin, erabiltzen den energia sortzerakoan isurtzen den CO2, bai zuzenean erregaiak erabilitakoan eta baita elektrizitatea, berogailuak eta refrigerazioarekin, adibidez», azaltzen du Juan Mari Barriolak.

Honen ondorioz, «2011 urtean gure arrastoa 169,34 tona CO2 dela jakin dugu. Lur Geroa, enpresak egin du kalkulua. Kalkulu hau egin eta gero, gure asmoa aztarna hau gutxitzea da konsumo responsable batekin eta baita neurri zuzentzaileak hartuz», dio zinegotziak.

Ingurugiroan inbertsioak, kontsumo arduratsu bat, aurrezpen energetikoak egin, energi berriztagarriak martxan jarri nahi du Leitzako Udalak. Eta ondorioz «2020 urterako % 20n, arrasto hori jaistea da gure konpromisoa (horrela onartu dugu atzako batzarrean). Ondoren sensibilizazio kanpaina bat hasiko dugu inguruko lantegiekin elkar lan bat abiatuz».

Gizartea ere sensibilizatu nahi da honekin, «bakoitzak bere etxean eta jardueretan, kontutan har dezan erabiltzen duen energia eta baliabideak, sortu dezaketen kutsaduraz eta erantzunkizunezko konsumoak egin dezan, denak bizi behar dugun mundu honetan gero eta kalte gutxiago egingo duen gizarte bat eraikiz joan behar dugula uste dugulako», dio Barriolak.

Eguzki plakak udaletxean

Hausnarketa eta plan hau ez da Leitzako Udalak ingurugiroaren zainketan ematen duen lehen urratsa. Energiaren kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egin du azken urteetan eta besteak bete, eguzki plaka jarri zituen udaletxeko terrezatan. Hori duela urtebete izan zen eta emaitzak jasotzen hasiak dira. Denetara, 18 eguzki plaka jarri zituzten energia berriztagarriari etekin bat ateratzeko asmoz. Plaka horiek sortzen dute energia argindar sarera lotuta daude eta aldi berean sortzen duten energiaren zati bat Iberdrolari saltzen diote.Bestalde, Leitzako udal igerilekuetako ura epeltzeko helburuarekin eguzki-plakak erosi zituen Leitzako Udalak.

Bestalde, aipatzekoa da eguzki plakaren proiektuarekin lotura NafarroakoUnibertsitate Publikoko irakasle batek ikerketa bat egin zuela iaz, eta informeak ondorioztatu zuen «teknologia mota hori erabilgarria» zela Leitzan. Plaka horiek energia sortzeaz gain, beraien funtzionamendua nolakoa den ikusteko ordenagailu bat izango dute udaletxean gaiarekin interesa duten herritarrek hau ikusi ahal izango dute. Gainera, eskolako aurrekin energia berriztagarriaren inguruko lanketak egiteko aprobetxatuko da.

Energiaren kontsumo gutxitzeko asmoz, Leitzako Udalak azken urtean egindako beste inbertsiotako bat farola berriak jartzea izan da. Farola hauekin energiaren kontsumoa %65a jaistea da helburua. Denetara herriko kaleetan 127 farola berri jarri zituen Udalak, 111.000 euroko inbertsioa eginez. Egindako kalkuloen arabera urtean, 4.000 KWH aurreztuko ditu Udalak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos