Gaixotasun mentalen inguruko hitzaldia, gaur 19:00etan Arraztalo Elkartearen eskutik

Arraztalo Elkarteak antolatuta, 'Gaixotasun mentala: zer dio legeak?' izenburua daraman hitzaldia izango da gaur iluntzeko 19:00etan hasita, Arraztaloren lokalean, Altzibarko elizaren aldamenean. Myriam Goikoetxea eta Amaia Martin izango dira hizlariak eta ezgaitasuna, mendekotasuna, dependentzia edo minusbalia bezalako gaiak jorratuko dira.