Borrar
LEGORRETA

Atez ateko zabor bilketa izango da gaurko udalbatzako gai nagusia

ESNAL

Jueves, 23 de febrero 2012, 04:37

Legorretako Udalaren ohiko batzarra egingo da gaur arratsaldean Udaletxeko Areto Nagusian. 19:00etan hasita, sei puntu izango dira udalba-tzan, horien artean, interes handia sortu duen hondakinei buruzkoa. Bilduko udal taldeak «Legorretarrok arazo bat dugu hondakinekin» izeneko mozioa aurkeztuko du.

Ondorengoa da gaur arratsaldeko udalbatzak izango duen gai-zerrenda:

1. Jarraian adierazten diren ba-tzarrei dagokien Aktak onartzeko proposamena: a. 2011.10.27ko ohiko batzarra, b. 2011.12.22ko ez ohiko batzarra, c. 2012.01.26ko ez ohiko batzarra.

2. Azken ohiko batzarretik gaurdaino alkatetzak emaniko ebazpenen berri ematea.

3. Zerbitzuak kontratatzeko espedientea. Etxez-etxeko laguntza zerbitzua behin betiko izaeraz kontratatzeko proposamena.

4. Komunitatearen mesederako lanak egiteko eskariak kudea-tzeko irizpideak onartzeko proposamena.

5. Bildu udal taldeak aurkeztutako «Legorretarrok arazo bat dugu hondakinekin» izeneko mozioa onartzeko proposamena. 6. Erregu eta galderak

Hondakinei buruz mozioa

Bilduko Legorretako udal taldeak, hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari ekin nahi dio, eta bide horretan zero zabor politikarantz abiatzeko mozioa aurkeztuko du, ondoren onartzeko asmoz.

Bertan, ahalik eta gehien birziklatzen den ereduaren aldeko konpromisoa agertuko du, eta «%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra egun atez atekoa dela ikusita, horren alde» egingo du.

Horrez gain, ahalik eta zabor gutxien sortzeko azterketa ere abiatuko du Sasieta Mankomunitatearekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atez ateko zabor bilketa izango da gaurko udalbatzako gai nagusia