ASTIGARRAGA

Sicted programaren lehenengo sensibilizazio jardunaldia

Gaur goizean burutuko da Lasarte-Oriako Villa Mirentxu eraikinean goizeko 10:00etan

PPLL

Miércoles, 15 de febrero 2012, 03:16

Publicidad

Behemendi, Donostialdea eskualdeko Turismo Lankidetzarako Erakundeak, Burun-tzaldeako udalerrietako establezimenduei gonbitea luzatzen die Sictec deituriko Kalitatearekiko Konpromezu Programaren 'Praktika Onak' sentsibilizazio jardunaldian parte hartzeko, gaur goizean, 10:00etan, Lasarte-Oriako Villa Mirentxu eraikinean.

Sicted deituriko kalitate turistikorako osoko sistemak bezeroen experientzia eta asebetetzea handitzeaz gain, turismoarekin zerikusia duten establezimendu txiki eta ertainen kudeaketaren hobekuntza dute helburu. Turismo sektoreari lehiakortasuna hobe-tzen laguntzeko tresnaz hornitzen zaio eta helburu turistikoan parte hartzearen kontzientzia bultza-tzen du enpresa turistikoen artean.

29 lanbide ezberdinentzako praktika egokien gidaliburuak dituen kalitate programa honetan dagoeneko 132 helburu turistiko egin dira kide estatu mailan eta 4.000 enpresatik gora atxikitu dira. Euskadin 500 enpresek lortu dute distin-tzioa. Honenbestez, Behemendik jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena zabaltzen du Sicted kalitate sistema ezagutzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad