Borrar
Urgente Los bomberos combaten el fuego en Jaizkibel con la ayuda de un helicóptero
PLAZA DE GIPUZKOA

Eskaleak

JASONE OSORO

Miércoles, 4 de enero 2012, 03:49

Lanbide edo lanpostu berri bat sortu da aspaldion: eskalearena. Ia-ia profesionalizatu egin dela ere esango nuke. Ohikoa da saltoki jakinetan egunero edo ia egunero pertsona bera ikustea diru-eske. Ohikoa da eskale horrek aurpegira begiratu eta «Kaixo, egun on» esatea, irribarrez.

Garai bateko eskaleek ezkutatu egiten zuten burua. Ez zituzten apenas altxatzen begiak. Kartel batetan akats ortografikoz betetako esaldiaren bidez eskatzen zuten limosnatxoa. Eliza-atarietan, batez ere. Ez dakit haiek zirelako jende gehien pilatzen ziren lekuak edo fededunen eskuzabaltasuna oparoagoa zela sinetsita. Gaur egungo elizak, baina, kontsumo-dendak dira; horietxetara egiten ditugu goizeko edo arratsaldeko joan-etorriak. Eta ez cd ez dvd ez bestelakorik saltzeko ez duenak, dituen arroparik itxurosoenak jantzi eta lotsa aparkatzen du. Horrela, eskatzea lanbide bihurtuta, eskua luzatzen du poltsikoa beteta duenak txanponen bat utziko duen itxaropenean.

Niri gertatu izan zait xoxa ba-tzuk eman eta eskaleak gutxiegi dela esan eta gehiago eskatzea. Alajaina! Laster batean izango dira profesional liberal horiek kreditu-txartela pasatzeko makina ere alboan jarrita. Batek daki Marianok ez ote dituen gizarte segurantzan sartuko edo ez ote dien autonomo egiteko aukera emango. Seguru eskale horietako batek baino gehiagok 400 euro baino dezente gehiago eskuratzen duela hilero ohiko supermerkatuaren atarian duen aire-libreko bere bulegoan.

Egia esan, odol urdina duten lapurrez betetako garai hauetan gauza gutxi dago duinagoa eskatzetik bizitzea baino.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskaleak