Secciones
Servicios
Destacamos
PEIO ESNAL
Miércoles, 7 de diciembre 2011, 03:00
Gaur hamabost, abenduaren 21ean, hogei urte izango dira Joxemiel Barandiaran handia hil zela, 102 urte betetzera zihoala handik hamar egunera.
Hil ondoan neurtzen omen dira ongien gizakiak, arbolak erortzean bezala. Urteen joanean hobeto ikusten eta baloratzen omen da norbaitek utzitako ondarea. Eta, zerbait oparoa eta aberatsa baldin bada, ataundarrak utzia da oparoa eta aberatsa. Besteak beste, euskal mitologiaz bildu zuena.
Gure mitologia dela-eta, askotan ikusi eta entzun ditugu elkarren ondoan, estu josita, Joxemielen deitura eta «izena duenak izana du» esaera zaharra. Ondoren etorri ohi dira izaki mitikoen izenak: Mari, basajaun, lamiak, herensugea, Olentzero. Baina ez dakit gauzak era egokian ulertu ditugun.
Kontua ez da Mari, basajaun, lamiak, herensugea eta gainerakoak izan diren ala ez, baizik eta denen artean zer osatzen duten -euskal mitologia- eta, batez ere, zer esaten duten. Azken batean, esan ezin den zerbait ari zaizkigu esaten: zer-nolako mundu harrigarri, izugarri eta zoragarrian bizi garen.
Esaera zaharrek ere indarra galtzen dute erabiliaren poderioz. Komeni izaten da horiek ere berritzea. Adibidez, «izena duenak izana du» berritzeko, ondo datorkigu Wittgenstein filosofoak esana; hau ere 1889an jaioa izaki, Joxemiel bezala: «Esan ezin dena benetan bada. Azaldu egiten da; mistikoa da [.]. Esan ezin dena, nolabait, adierazi den horren baitan dago emana».
Mitoak horixe dira, azken batean: esan ezin denaren adierazle eta adierazpen; esan ezin dena hitz eta kontakizun eder bihurtua. Zu bezala, eta denok bezala, Joxemiel. Zer handiago eta harrigarriagorik!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.