Borrar
ATAUN

Hitzaldi zikloa Barandiaranen 20. urteurrenerako

Bihar hasiko da Herri Antzokian eta jarraipena izango du lau hiriburutan

JR. MUNDUATE

Lunes, 21 de noviembre 2011, 09:21

On Joxemiel Barandiaran maixu haundia hil zela hogei urte betetzen direla eta, bere izena daraman Fundazioak ez du pasatzen utzi nahi izan urtemuga esanguratsu hau. Ospatzeko gainera hitzaldi-mahai inguru bat antolatu du goi mailako hizlariak bertara bilduaz.

Hara nola: Jesús Altuna Etxabe antropologoa, Joxemiel Barandiaranen bizitzako-zertzeladaz mintzatuko dena; Concepción De la Rua Vaca genetikan eta antropologian EHUko irakasleak 'Antropología Barandiaranengandik gaur egunera arte' gaia jorratuko duena eta Joxe Arregi Olaizola teologoa, 'Zientzia eta Erlijioa XX.mendean, Joxemiel Barandiaranen kasuan' hizpide hartuta. Gainera, sarrera gisara, Barandiaranen gaineko 15 minutuko bideo bat eskainiko da.

Lehen jardunaldia bihar, azaroak 22, izango da Ataungo Herri Antzokian, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hurrengo emankizunak, berriz, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira.

Iruñean, azaroak 24, 19:00etan Kondestablearen jauregian; Gasteizen, azaroak 28, 19:30etan, Bibet Museoan; Bilbon, azaroak 30, 18:30etan Foru Liburutegian; Donostian azkenik abenduaren 1ean, 19:30etan Koldo Mitxelena Kulturunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hitzaldi zikloa Barandiaranen 20. urteurrenerako