Borrar
Dantzariak alkatearekin eta Kultura arduradunarekin. :: E.A.
AZPEITIA

Nestor Basterretxearen eskultura, Azpeitian

E.A.

Miércoles, 26 de octubre 2011, 04:08

Nestor Basterretxea eskultore eta margolari ezagunak, bera ere dantzaria izanik, Euskal Herriko Dantza Txapelketako eskultura diseinatu ohi du. Horrela, bikote irabazleak, saritzat jaso ohi du artistaren lana. Eskultura irabazleen udalerrietarra joan ohi da urtebetez, eta hiru urtez jarraian edota bost urtean hiru aldiz Euskadiko txapela irabaziz gero, bertan geratu ohi da lana. Horrela, norbaitek sari berezi hori bereganatu duen aldiro, Basterretxeak diseinu berri bat eskaini izan du.

Aurten, estrainekoz, Nestor Basterretxearen eskultura Azpeitian dago urriaren 17az geroztik. Udaletxera eraman zuten Ion Ibarguren eta Idoia Besadak eta alkate Eneko Etxeberriari eta Kultura arduradun Imanol Amenabarri eskura eman zieten. Trukean, Etxeberriak, Azpeitia hiri bezala sortu zeneko 700. urteurrenaren inguruan idatzitako liburu bilduma bana oparitu zien. Udal arduradunez eta familiako kideez inguratuta egin zi-tzaien harrera txapeldunei .

Ionek eta Idoiak aurrez hala erabakita, ekarri dute saria herrira. «Zure herrirako inportantea da txapela baina baita ere herriak zer lortu duzun ikustea. Ilusio berezia egiten dit neuk lortutako zerbait herrira ekartzeak eta jendeak hori errekonozitzeak. Oso gustura nago», azaldu zigun Ionek harrera egunean. Ezin uka Azpeitiaren istoriaren zati bat dela jadanik dan-tzari gaztea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nestor Basterretxearen eskultura, Azpeitian

Nestor Basterretxearen eskultura, Azpeitian