Oinkari dantza taldeak 'Ari du' ikuskizuna aurkeztuko du asteartean

Villabonako Oinkari dantza-taldearen 'Ari du' ikuskizun bikaina ikusteko aukera izango dugu zarauztarrek datorren asteartean, gaueko 22:30ean, udal kiroldegian. Orainartean ikuskizuna Tolosa, Oiartzun eta Zizurkilen eskaini dute eta oraingoan gurera datoz.

Oinkari dantza taldearen 'Ari du' ikuskizuna benetan berezia da, dantza, olerkia eta musika uztar-tzen baititu. Juan Kruz Igerabideren ahotsean errezitatuko diren poesiek, euriak duen erritmoa markatuko dute. Oinkarik osatuko ditu erritmo honetara bere dan-tzak, bai tradiziotik zuzenean ekarritakoak, baita garaikidetasunera moldatutakoak ere.

Dantzek bezalaxe, euriak ere erritmo desberdinak eskainiko dizkigu, hala nola, xiri-miria, zaparrada, ekaitza. horixe izan da ikuskizun berri honetan islatu nahi dena; euria hizpide hartuz eta dantzarekin jolastuz. 'ari du', 'ari du'.

Oinkari dantza taldea lan handia egiten ari da Villabona aldean euskal dantzen inguruan; 300 dan-tzaritik gora dituzte, hiru urtetik aurrerakoak. Ikuskizun honetan 70 dantzaritik gora izango dira taulapean, musikariez lagunduta. Emanaldia ordu eta laurden ingurukoa aurre ikusten da. Sarrera 12 eurokoa izango da.