Goiko kale festetako azken eguna, bazkari eta guzti Aldapa elkartean

Bi egun ondoren, gaurkoarekin amaitzen dira Goiko kaleko festak./
Bi egun ondoren, gaurkoarekin amaitzen dira Goiko kaleko festak.

Aurreko bi egun ondoren, Goiko kale festetako azken eguna gaurkoa. Txistulariek zabalduko dute eguneko egitaraua goizeko 11:00etan; ondoren, 12:00etan, patata tortilla lehiaketarako tortillen aurkezpena, epaimahaiak baloratu ditzan; 13:00etan, Mutiko alaiak taldea kantari ibiliko da kalez kale eta aurtengoarekin amaitzeko, bazkaria izango da Aldapa elkartean