Amildegiaren ertzean. Miren Amuriza, 'Bertsolari' filmaren pasarte batean.
CULTURA

«Kristoren shocka izan da 'Bertsolari' ikustea», dio Miren Amurizak

Ez du bere burua aktoretzat jotzen, baina lan ederra egin du filmean. Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen eta ostiraletan bertso-eskolak ematen ditu jaioterrian, Berrizen

FELIX IBARGUTXI

Domingo, 25 de septiembre 2011, 04:58

Publicidad

'Bertsolari' film dokumentalean entzuten den lehenbiziko bertsoa Miren Amurizak kantatzen duen bat da. Bertsolari gazte honek (21 urte ditu) lan harrigarria egin du. Aktore-lanetik gertuago dagoen papera eman zion Asier Altuna zuzendariak eta ez dio hutsik egin.

Zinegintzako sartu-irten horren ondoren, ohiko martxara itzuli da, Euskal Filologiako ikasketetara (laugarren kurtsoan hasi da, azkenekoan) eta asteburuetako bertso-saioetara.

'Bertsolari' filma ikustean , orain zortzi egun, harri eta zur gelditu zen. «Lehenengoz Donostian bertan ikusi nuen, estreinaldian, lehengo larunbatean. Ezer ikusi gabe neukan. Aldamenean Andoni, Maddalen-eta zeuden, eta horiek ikusita zeukaten aurretik. Kristoren shock-a izan zen. Pelikula hasi eta lehenengo bi-hiru minutuetan nire irudiak baitziren. Norbere burua ikustea hain handi, eta dena hain koloreztatua... Ez nuen imajinatzen hala izango zenik», esan digu.

Ez du bere burua aktoretzat jo nahi: «Ez dakit aktore-lana deitu diezaiokegun egin dudan horri. Mundu berri bat deskubritu dut: hainbeste kamera, hainbeste argi. Sentsazioa neukan bertsolaritzaren juxtu kontrakoa zela hori: gu heltzen gara plazara, botatzen dugu etortzen dena eta alde egiten dugu. Pelikulan, juxtu kontrakoa: gauza guztiak bi-hiru-lau aldiz, bikain gelditu arte, eta gero ikusten duzu ordu pila horietatik filmean minutu erdi bat besterik ez dela agertzen. Baina oso pozik ibili nintzen, lantaldean oso giro polita baitzegoen».

Orduan ez omen «guztiz kon-tzientea» ikusten ari zenaz, eta berriro ikusi nahi luke, hotzago, «pelikularen muina guztiz harrapa-tzeko».

Filmaren zuzendariak, Asier Altunak, telefonoz egin zion lan-proposamena. «Akordatzen naiz inpresio handia egin zidala. Gogoan baineukan 'Aupa Etxebeste!'». Ordurako bazekien pelikula hori egiten ari zirela, beste bertsolari batzuei entzunda. Hasieran beldur piska bat eman zion, «nik sekula egin gabeko lana egin beharko nuelako. Baina gauza berrietara zabalik egoten naiz beti eta baiezkoa eman nion».

Publicidad

Bai, bertsozaleek badakite gauza berrietarako ausarta dela Miren. Youtuben ikusgai dago -eta makina bat bisita izan du- iazko Bertso Egunean, afaritan, Maddalen Arzallusekin egin zuen saioa. Amen (ama guztien) omenezko bertso ba-tzuk jarri zituzten aurrena, eta gero jendaurrean kantatu, Maddalenek gitarra hartuta, Mirenek danborra joz. Lagunak dira: hura ere Gasteizen ari baita ikasten, Itzulpengin-tza, eta askotan ateratzen dira elkarrekin.

Laster beste esperimentu bat egingo du Mirenek. Baiezkoa eman dio Donostiako Kafe Antzokiaren (Doka) proposamenari. Alegia, bera bakar-bakarrik ariko da, aldamenean gai-jartzailea duela. Hamar hilabetetan hamar bertsolati pasatuko dira handik, batzuk Unai Elizasurekin batera ariko direlarik, besteak Josu Goikoetxearekin. «Oraindik eguna ere ez dakit. Pentsatzen dut gai-jar-tzailearekin aurretik gauza batzuk adostuta joango naizela. Bestela, saio oso bat neu bakarrik aurretik ezertxo ere jakin gabe. gauza gogorra izango litzateke».

Publicidad

Filmean agertzen den harrobi hori Aldatzekoa da, Lekunberri ondoko herri horretakoa. Benetako amildegia zegoen bertan. «Han ez zegoen tranparik».

Mirenek noiznahi sentitu ohi du filmean aipatzen den amildegi-sentsazioa: « Bertsotan gabiltzanean, bertsooro-bertsooro sentsazio horixe izaten da. Zuloa edo hondoa ikusten dugu, baina hala ere salto egiten dugu».

Jarraitzen du jaioterrian, Berrizen, bertso-irakasle. Ostiralean ematen ditu eskolak. Aita jakin-tsua du bertso-kontuetan, baina harekin apenas egin duen entsegurik. «Aholkuak askotan eskatzen dizkiot, eta berak ematen dizkit, baina entrenamendurik onena asteburuero izaten da, plazan, edota etxean bakarka, koaderno baten aurrean».

Publicidad

Euskal Filologiako laugarren urtea hasi berri du. Ez du uste, karrera bukatutakoan, arlo horretan jarraituko duenik. «Momentuz ikusi dudanagatik behintzat, ez dut uste. Karrera honek baino, gehiago tiratzen naute beste gauza ba-tzuek. Eta unibertsitate-eredu hau ez zait gustatu».

Badaki bertsotan, ongi ezagu-tzen ditu hizkuntzaren zirrikituak, baina Filologia fakultatean ez da suspentsoetatik libratu. Bi aldiz probatu du ezten hori.

Idazten du prosa, eta gehiago idatzi nahi luke. Sarrionandia du idazle kuttuna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad