Secciones
Servicios
Destacamos
HARKAITZ CANO
Lunes, 19 de septiembre 2011, 11:26
Biziraupenak mutazioa eskatu ohi du. DNA sotilki alda-tzen ari zaio Zinemaldiari ere: joan zen ostiral gauerdiko zinema japoniarreko porno bigun (zerbait esateagatik) emanaldi bikoitza, horren lekuko. Batzuetan, B saileko muturreko filmetara jo beharra dago gaur egungo epelkeria soberakoaren kontzientzia hartzeko. Rerbordinosengandik espero izatekoa zen, eta ez digu hutsik egin.
Biziraupena da 'Albert Nobbs' filmean Glenn Close eta Janet McTeerren pertsonaiak gizonezkoen larruan sartzera derrigortzen dituena ere. Lan itzela egiten dute biek, halako moldez non gizonezkoen rolean sarturik ikusi ondoren, ikusleak a hartzen baitu, lehen aldiz emakumezko arropak soineratzen dituztenean. Hain dute gorpuzkera gizonarena. Dotore eta klasiko, Rodrigo García.
DNA malgu eta mutantea duela aspaldi erakutsi du bertsolaritzak ere. Hitzaren eta estatismoaren indarra bere uztako metafora ederrekin aberastu du Asier Altunak: amildegia, harearen gaineko idazkera iragankorra, isilunearen potentzial demasa, instantearen xarma eta kortsea, atzerantz lan egitea -horretan oso antzekoak dira gidoilaria zein bertsolaria-... Une hunkigarriak izateaz gain, bertsolari baten buruak nola funtziona lezakeen ere azaltzen zaigu 'Bertsolari' filmean (epifanikoa, Andoni Egañaren margarita ospetsua). Orain, Gregory House doktoreak txapeldunen eskanerren emaitzak interpretatzea baino ez zaigu falta.
Bitartean, Maialen Lujanbiok ezin hobeto laburbiltzen du denona den kinka: «batzuetan esan nahi duzuna esaten duzu, eta beste batzuetan errima, neurri eta inguruabarrek beste zerbait esatera zaramatzate». Esan nahi duzunaren eta esaten duzunaren arteko tarte hori murriztean datza, hain zuzen ere, edozein arte diziplinaren erronka. Eta ez arte diziplinena bakarrik.
Horrantz, gure mutazioak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.