Oinkari taldea hastera doa bere dantza ikastaroekin

Ikasturte berrirako 3 urtetik gorako 305 dantzarik eman dute jada izena, baina orandik ere badago horretarako aukera

I.A.VILLABONA.
3 urtetik gorako haurrek eman dezakete izena Oinkariren ikastaroetan parte hartzeko./
3 urtetik gorako haurrek eman dezakete izena Oinkariren ikastaroetan parte hartzeko.

Oinkari dantza taldeak urtero burutzen dituen dantza ikastaroak martxan jartzera doaz. 11 hilabetetako ikasturte berri hau datorren astelehenean jarriko da abian eta guztira 305 dantzarik eman dute izena. Bertan 3 urtetik gorako dantzariak izango ditugu eta azpimarratu azken urteetan indarra hartzen ari den Helduen Taldea ere osatu dela.

Ordutegiak ikusi nahi izan ezkero sartu www.oinkari.net web orrira eta "albisteak" atalean dituzue eskuragarri. Gogoratu oraindik izena eman ez dutenek aukera dutela 660.139.380 telefonoan.