Urgente Al menos cuatro muertos y varios heridos por el fuerte oleaje en Tenerife
Iaz. Sestaoko Arkaitz Pascuas eta Nagore De las Cuevasek irabazi zuten iaz txapelketa. :: PEDRO MARTINEZ
SEGURA

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 35. edizioa abian

Urriaren 8an eta 9an ospatuko da eta izen ematea zabalik dago. Parte hartzeko interesa dutenek irailaren 16a baino lehen apuntatu beharko dute Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean

E.URBIETA

Martes, 23 de agosto 2011, 05:52

Publicidad

Oraindik ia bi hilabete falta badira ere, askok egutegian azpimarratuta dute urriaren 8 eta 9ko asteburua. Izan ere, euskal dantzak maite dituztenentzat ezinbesteko hitzordua izango da egun horietan Seguran, Udalak antolaturiko Euskal Herriko Dantza Txapelketarekin, hain zuzen ere. Txapelketaren 35. edizio honetan, ohi bezala, Euskal Herriko dantzari bikote hoberenek parte hartuko dute. Beraz, beste inon baino aukera hobea izango da primeran gauzaturiko arin-arin eta fandangoez gozatzeko.

Dagoeneko zabalik dago aurtengo txapelketan izena emateko epea eta horretarako interesa dutenek irailaren 16a izango dute horretarako azken eguna.

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko beti ere, bikoteko batek 16 urte baino gehiago izan behar dituditu eta besteak 14 urte beteta edo lehiaketaren egun berean betetzea. Bestalde, bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bat ordezkatu behar du; hala ere, udalerri bakoitza bikote batek baino gehiagok ordezka dezake.

Baldintzak

Izena emandako bikoteak 11 baino gehiago izanez gero, urriaren 8an arratsaldeko seietan kanporaketa saio bat egingo litzateke Baratze pilotalekuan.

Kanporaketan nahiz finalean, bikote bakoitzak, fandangoa txistuz eta arin-arina trikitiaz dantzatuko du. Bikoteek dantza egingo duten ordena aurretik egindako zozketaren bidez erabakiko da.

Denboraldian zehar bikoteek Euskal Herrian ospatzen diren txapelketetan duten partaidetza baloratuko da. Txapelketa probintzialetan lurralde horretako parte hartzaileek 2 puntu eskuratu ahal izango dituzte eta puntu 1 gainontzeko herrietan ospatzen diren txapelketako parte hartzaileak. Modu honetan, puntu altuena lortzen duen bikoteak, finalean parte hartzeko eskubidea lortuko du (kanporaketatik pasa gabe). Lehenengoak ez badira aurkezten, bigarrenak izango dute eskubide hori, eta hauek ere ez badira aurkezten hirugarrenak. Berdinketarik balego, txapelketa horietan lortutako emaitzak hartuko dira kontutan.

Publicidad

Kanporaketan sailkatuak diren 11 bikoteek, dantza denboraldian gehien parte hartutako bikotea eta Euskal Herriko herrialde bakoitzeko onenak, igandean, urriaren9an arratsaldeko seietan jokatuko den finalera pasako dira. Finaleko ekitaldia Euskal Telebistak hartuko du.

Dantziak, garrantzitsuak

Finalean Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalak eramatea derrigorrezkoa izango da, jantzien ikusgarritasuna eta dotorezia areagotzeko helburuarekin bikote bat saritua izango da.

Publicidad

Epai mahaia bost dantza adituk osatuko dute eta euren izenak lehiaketaren aurkezpen egunean ezagutaraziko dira. Epaitze lan eta erabakiak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko federazioan ezarrita dauden solteko dantza arauetan oinarrituak egongo dira.

Izenematea: (Izen-abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, jantzien deskribapena, dantza munduan daramaten denbora eta Seguran zenbat aldizparte hartu duten). Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean egin behar dute izen ematea, 943289848 telefonoan edota dsueltoa@gmail.com posta elektronikoan, irailaren 16an eguerdiko ordu biak aurretik. Xehetasun gehiago, G.E.D.Bn. edo Segurako udaletxean (943801006).

Publicidad

Sariak

Txapelketaren baitan hainbat sarti banatzen dira, hala nola, lehen hiru bikote sailkatuenak, jantzi dotoneena daramatenak, gazte onenak, herrikoak...

Txapelketako bikote sarituak 700 euro dirutan eramateaz gain, Nestor Basterretxearen eskultura etxera -edo hobe esanda herrira- eramateko aukera ere badu. Hori, bai, horretarako lan itzela egin beharko du. Izan ere, sari hau bikote txapeldunak ordezkatzen duen udaletxean gordetzen da hurrengo txapelketa ospatu arte. Udal bat eskulturaren behin betirako jabe egingo da, baldin eta ordezkatzen duen bikote berak txapelketa hiru urtez jarraian edo bost urtez hiru aldiz txandaka irabaziko balu. Eta hori gutxitan gertatu da.

Bikote txapeldunak -eskultura eraman edo ez-, txapela eta lepokoa ere eskuratuko ditu aipatu 700 euro horiez gain, baita Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eta 4 bidai (Eroski Bidaiak-en eskutik).

Publicidad

Bigarren postuan geratzen den bikoteak, 500 euro eta oroigarria eskuratuko ditu eta hirugarrenak, 400 euro eta oroigarria.

Dantza jantzien saria, berriz, 200 euroko izango da. Bikote gazteenarena, oroigarria eta herriko bikote onenarena ere, oroigarria.

Dena dela, sarituak izan ez diren beste guztientzat 200 euro izanog zituzte bikoteko, eta finalerako sailkatuak izan ez direnek 100 euro. Horrez gian, lurralde bakoitzeko ongien sailkatu den bikoteari bere foru aldundiak saria ere emango dio.

Noticia Patrocinada

Era berean, Guillermo Areizaga Sari Berezia ere izango da, dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzailearen omenez.Txapelketara lehenbiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean ongien sailkatzen denari emango zaio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad