Bikote guztiak gipuzkoarrak bi izan ezik
PPLL
Martes, 23 de agosto 2011, 05:50
Publicidad
Segurako Udaletik azpimarra-tzen dute, Gipuzkoan duela lehiaketak duen pisua handiena. Izan ere, bikote irabazle guztiak gipuzkoarrak izan dira Bizkaiko Alkorta lehengusuak (1979) eta iazgaraipe izan ziren Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas sestaotarrak ezik.
Seguran 1977. urtean ospatu zen lehen aldiz Euskadiko Dantza Askatuko edo Sueltoko Txapelketa. Orduan alkate Guillermo Areizaga zen. 1981ean Segurako Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari betirako Seguran ospa zedin eskaria luzatu zion ondorioz ala izanik.
Udalaren Sari Nagusia Nestor Basterretxearen eskultura lanak irudikatzen du. Sari hau, lehenengo sailkatutako bikoteak ordezkatzen duen udaletxean gordetzen da hurrengo txapelketa egin arte. Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udala sariaren jabe egingo da baldin eta bikote horrek hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketa hau irabazten badu. Ez dira asko ohore hori izan duten bikoteak: 1981, 82 eta 83an Joxe Juan Ugalde eta Lurdes Esnaola (Lezo); 1989, 90 eta 91n Antton Mendizabal eta Amaia Illarreta (Donostia); 1992, 93 eta 94an Edu Murumendiaraz eta Amaia Agirre (Bergara); 1998, 99 eta 2000n Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epelde (Azkoitia); 2002, 03 eta 04an, Parrondo anai arrebak (Hernani); eta 2005, 06 eta 07an, Azpitarte anai-arrebak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión