Tomas Etxaniz jarraituko du Ezkio-Itsasoko alkatea izaten
Ezkio eta Itsasoko aginte-makilak gorde eta herriarentzat bakar bat egin berri dute
GALILEA
Lunes, 13 de junio 2011, 10:16
Publicidad
Goizeko 12etan bildu ziren larunbatean Ezkio-Itsasoko kultur etxe berrian zinegotzi eta alkate kargu berriak hartzeko asmoarekin.
Bilkurarekin hasteko Mikel Igartuak eta Eneko Zabaletak, zinegotzi helduenak eta gazteenak, zinegotzi karguak hartzeko sinatu zuten. Jarraian bozketa egin eta zazpi botuekin Tomas Etxaniz suertatu zen herriko alkate, honek jarraian kargua hartu zuelarik.
«Gure oinarrizko lana herriaren parte hartzea da eta horrela izan dadila nahi dugu», esan zuen alkateak.
Aginte-makila
Orain arte bi aginte-makil egon dira Ezkio-Itsaso herrian, hauek antzinakoak izanik herri bakoitzarentzat bana zegoelarik. Aurten, bi hauek gorde eta berri bat egin dute, honek Ezkio-Itsasoko herri bakarra adierazten duelarik. «Orain 46 urte dira Ezkio-Itsaso herri bakarra dela eta bazen ordua makil berri eta bakarra izateko», esan zuen Tomas Etxaniz-ek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión