Oinkarik 'Ari du' ikuskizun berria aurkeztuko du larunbat honetan

Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan izango da 22:00etatik aurrera Maiatza Saltsanen baitan eta sarrerak salgai daude aurrez udal bulegoetan

IMANOL ARRATIBELZIZURKIL.
Ikuskizuna. Guztira 75 dantzari izango dira taula gainean, bederatzi musikariren laguntzarekin. ::
                             ARRATIBEL/
Ikuskizuna. Guztira 75 dantzari izango dira taula gainean, bederatzi musikariren laguntzarekin. :: ARRATIBEL

Oinkari dantza taldeak 'Ari du' ikuskizun berria aurkeztuko du larunbat honetan Zizurkilgo Intxaur Pilotalekuan 22:00etatik aurrera. 'Maiatza Saltsan 2011' ekitaldien baitan. Guztira 75 dan-tzari arituko da taula gainean, eta dantzaz gain, Loatzo musika eskolako musikarien nahiz Juan Kruz Igerabide poetaren jarduna ere zuzenean ikusi eta sentitu ahal izango dira.

Azken emanaldietan bezala, Aukeran konpainiako Edu Muruamendiarazek osatu ditu dan-tzen koreografiak. Euriarekin, urarekin lotutako emanaldi berri hau Zizurkilen aurkezteko ilusio haundia dutela adierazi digute Oinkaritik, hainbat dantzarik etxean dantzatzeko aukera izango baitute.

Gogoratu 'Ari du' ikuskizun berria Tolosako Leidor antzokian estreinatu zuten, apirilaren 15ean. Larunbaterako sarrerak salgai daude aurretik Zizurkilgo Udal Bulegoetan egunean bertan takilan.Gaztetxoak 3 euro (14 urte arte) eta helduak 5 euro.