Azpeitiko jaien inguruko web gune berria sortu dute

Herriko hainbat argazkilari afizionaturen laguntzarekin, Innova enpresak Azpeitiko jaien inguruko web gune berri bat egin du: www.azpeitikojaiak.com.

«Orriaren izenak esaten duen bezala Azpeitiko jai eta ikuskizunei buruz da, bertan jendeak herriko jaietan ateratako argazkiak ikusi ahal izango dituelarik. Bai herriko jendearentzat eta batipat kanpoan bizi diren eta herria eta bertako jaiak faltan botatzen dituenarentzako sortua da», azaldu dute arduradunek.

Fotos

Vídeos