'Gatazka hasi da' antzerkia bihar Urretxuko Labeagan

GALILEA.

Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegiak antolatuta, eta Kutxaren babesaz, bihar arratsaldean antzerkia egongo da Urretxuko Labeaga Aretoan. Horrela, arratsaldeko 19:00etan Orratx! Antzerki Taldearen esku 'Gatazka hasi da' antzerkia ikusteko aukera izango dugu, hau euskaraz eta doan izango delarik. Antzerki honen sinopsia honako hau da: «Kostaldeko herri txiki bateko terma-etxe bateko medikuak, analisi luzeak egin ostean terma-etxeko urak kutsatuta daudela ikusten eta egiaztatzen du. Terma-etxea urte pare batez ixtea beharrrezkoa litzateke. Hondamendia litzateke herriaren-tzat».