Arrolaren urteko batzarra eta Eider Elizegiren ikus-entzunezkoa, gaur arratsaldean

Arrola Mendizaleen Elkarteak urteko batzarra du gaur arratsaldean Olaran etxean. Lehenengo deialdia 18:15ean jarri dute eta bigarrena, 18:45ean, ordu erdi geroago. Batzarra bukatutakoan, berriz, Eider Elizegi mendizale lasartearrak ikus-entzunezkoa eskainiko du joaten diren guztientzat. Oso harrera ona izan duen liburua ere idatzi berri du Eider Elizegik.

Ohi bezala, iazko gorabeheren berri emango dute batzarrean eta aurtengo aurrekontuei eta ekitaldi proposamenei baiezkoa ematea eskatuko dute. Era berean, zuzendritza batzordea ere berrituko da. Hiru lagun berri behar dira horretarako. Inor aurkeztuko ez balitz, bertan egingo litzateke zozketa. Horrekin batera, estatutu berriak eta araudia aztertu eta onartzea izango dute mahai gainean bazkideek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos