Hitano ikastaro teoriko praktikoa

Eibarko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Badihardugu euskara elkarteak hitano ikastaroa antolatu dute maiatzeko astearteetan, 18.30etik 20.30era. Udal Euskaltegiko geletan izango dira saioak. Izena emateko epea apirilaren 15 arte irekita egongo da Udal Euskaltegian. Prezioa 10 eurokoa da. Informazio gehiago Badihardugun (943121775) edo Udal Euskaltegian (943700912).