Eibarren ospatuko diren UEUko ikastaroak argitaratu dira

Udalak diru-laguntza emango die ikastaroetan parte hartzen dutenei

A.Z.ELGOIBAR.
Klaseak. Aukera asko eskaintzen dute UEUko ikastaroek./
Klaseak. Aukera asko eskaintzen dute UEUko ikastaroek.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) aurtengo udaberrirako ikastaro eskaintza egin du. Ikastaroak UEUk Eibarko Isasi-Markeskoa jauretxean izango dira martxoaren 1etik maiatzaren 31 bitartean. UEUk aurtengo udaberrirako egin duen eskaintzaren baitan, honako jakintza arlo hauek landuko dira: Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera; Interneten baliabideak erabiltzen ikasi; Argazkigintza dokumentala; Coaching pertsonala; Estres psikofisikoa nola gainditu; Haurtzaroa, oinarri sendoekin; Portaera arazoak kudea-tzeko teknikak; Basoaren sekretuak ikertuz.

Ladillo de prueba

Ikastaroei buruzko argibide gehiago nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearekin jarri beharko dute harremanetan (tfnoa: 943.82.146. Posta elektronikoa: markeskoa@ueu.org).

Elgoibarko Udaleko Euskara Ba-tzordeak diru-laguntzak ematen dizkie antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrei. Euskara Batzordeak matrikula osoa ordaintzeko diru-laguntza ematen die ikasle, langabetu, pentsiodun eta jubilatuei.

Era berean, lanean dihardutenei matrikularen erdia ordaintzeko diru-laguntza ematen zaie. Informazio gehiago, Euskara Sailean (Nafarroa plaza 3, 1. ezk., Elgoibar. Tlf. 943.74. 43.66. euskara@elgoibar.org)

Fotos

Vídeos