'Baginaren bakarrizketak' antzezlanaren estreinaldia, gaur Tolosan

FELIX IBARGUTXIDONOSTIA.

'Baginaren bakarrizketak' gaur estreinatuko da Tolosako Leidor aretoan 20:30ean. Lehenengo aldia da Eve Ensler estatubatuar feministak 1996an sortutako an-tzezlan hau euskaraz eskain-tzen dena.

Harrezkero ibilbide arrakastatsua izan du antzezlanak. Berrogeita bost hizkuntzatara egokitu da eta 120 herrialdetan ikusi dute.

Txalo taldeak ekarri du euskarara. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean bi aktore ariko dira oholtza gainean: Aitziber Garmendia (Zaldibia, 1982) eta Ainhoa Garai (Arrasate, 1983). Itzulpena Inma Infiestak egin du.

Baginarekin zerikusia daukaten gaiak ukitzen dira antzezlanean zehar: harreman sexualak, masturbazioa, hilekoa, erditzea, bortxaketa... «Berez komedia da obra hau, baina zenbait unetan badu dramatik ere, hain zuzen ere eraso sexualei buruz jarduten dugunean», adierazi digu Ainhoa Garaik.

«Antzezlanak testu asko dauka. Nahikoa kostatu zaigu hori dena barneratzea», esan digu beste aktoreak, Aitziber Garmendiak. «Bi emakumeon rolak kontrajarriak dira eta, aldi berean, osagarriak. Protagonistetako bat emakume segurua da, besteak eskarmentu gutxiago dauka sexu kontuetan eta bizi-tzako gauzetan oro har».

Eve Enslerrek 1996an idatzi zuen obra honen lehen bertsioa, berrehun emakume baino gehiagorekin elkarrizketatu ondoren, beren testigantzak jasotzeko.

New Yorkeko Here aretoan estreinatu zen antzezlana. Hasiera hartan aktore bat bakarra jardun zen oholtza gainean, dozena bat emakumeren istorioak kontatzen zituelarik. Geroztik hainbat bertsio berri sortu dira, batzuk hiru protagonistaren- tzat moldatuak, beste batzuk bi lagunentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos