Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 9 de enero 2011, 05:32
Islamistek, kristauek eta juduek jatorri berdintsua duten erlijioa praktikatzen dute. Palestina eta Israeleko gizarteen aita Abrahamen pertsona bera izan zen; juduetatik kristauak datoz halaber. Erritu ezberdintasunak aparte, zentzu horretan jatorri bereko eta beraz Jainko bereko anaiak dira denak (Jainkoa = Yahvé = Alá). Ordea, gizarte islamistetan ez dago elitetatik at dauden erlijioen parte izaterik, eta ez dute askatasunik uzten. Euskal Herrian katolikoak? Ofizialki bai, baina aldi berean protestante izan naiteke ni, edo mezkita musulmana kalean jarri, eta askea naiz hala izateko (eta izatez, hala ikusten ditugu gurean musulmanek otoitz egiteko guneak). Ordea, ezinezkoa da Irak-en judu izatea, edo anglikano. Halaber, ezinezkoa dugu Mendebaldekook Bagdad-era bizitzera joan eta, emakume bagara, mantelina ez jartzea; ordea, emakume arabiarrek gurean ez dute burka kendu behar, nahiz eta medikuaren errebisio baterako izan. Sakonki uste dut estatuek laizismora eboluzionatu behar dutela, eta gizartea aske utzi bertakoek jakin dezaten zer erligio (edo ezer ez) hautatu nahiko luketen. Uste dut Mendebaldeko gizarteak aurrerapauso handia eman duela zentzu horretan, baina Ekialdean oraindik hamarkadak beharko dituzte askatasun erligiosora heltzeko, eurena dena odolez ez inposatzeko, ez euren lurraldeen barne, ez euren lurraldetik kanpo.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.