Abarlotz Olanok lehen diskoa, 'Antilla', plazaratu du

Hamabi abesti ditu lanak eta horietako batzuetan Mikel Ducauren laguntza izan du zaldibiarrak

R. IRAOLAZALDIBIA.

Irizarko Abarlotz Olano Etxeberriak lehenengo diskoa plazaratu du, 'Antilla', izenarekin bataiatua. Hamabi abesti ditu diskoak, batzuk Mixel Ducau eta biek konposatu eta eginak. Disko horretan, bat egiten dute kantautoreen tradizio poetikoak eta gaurko euskal 'pop'ak.

Esan bezala, hamabi abesti ditu diskoak, eta batzuetan Ducauren laguntza izan du. Ducauk gitarra, alboka eta saxoa ere jotzen ditu. Beste musikari batzuek ere hartu dute parte: Victor Lezama (moldatzailea), Fredi Pelaez (teklatuak), Joxean Flores (bateria), Igor Oiarbide (baxua), Amaiur Karabilleja (kontrabaxua), Urbil Artola (dobro amerikarra), Arkaitz Miner (arrabita), Iñigo Egia (perkusioa) eta Caroline Philips (ahotsa eta zarrabetea).

Hauek dira 'Antillako' hamabi abestiak: 'Eskale', etxerik gabeko bati eskainia; 'Ametsak', inmigranteez eta bizitzeko egin behar izaten duten borrokaz ari da; 'Antilla' deituak ematen dio izena Abarlotzen lehen diskoari. Abeslariak gogora ekartzen du behor baten oroitzapena; 'Abarrotsak', keinu bat da, udazkenean, zuhaitzek hostoak hobeto askatzeko; 'Nere buruari', omenaldia aurrean duen publikoari; 'Bizi nahiaren auzia', bizitzako zailtasunek hegoak mozten dizkigute; 'Hodei', lagun bati eskainia; 'Egi printzak', euskara, omentzen du; 'Lorerik politena', emakumearen edertasunaz dihardu. 'Txori txiki bat naiz' abestiarekin irabazi zuen Euskal Kanta lehiaketako sarietako bat; 'Pozik', barruko senari abesten dio; 'Zuri begiratuaz', maitasunari eta egiari eskainia.

Fotos

Vídeos